"Alpinismo hastapena" ikastaroan hartu dute parte dozena bat gaztek asteburuan Belauan, elkarren artean sortutako giro eta eguraldi ederrak lagunduta.
Duela zenbait aste, gazte horietako batzuek alpinismoan hasteko nahia adierazi zioten Besaide Mendizale Elkarteari. Hala, Euskal Mendi Federazioko teknikariekin harremanetan jarri zen Besaide eta elkarlanean antolatu zuten ikastaroa.