Leixargarate aterpetxea

Leixargarate aterpetxea - Besaide Mendizale Elkarteko Leixargarate aterpeari buruzko informazioa.

Deskribapena

Aizkorriko parke naturalean kokatzen da Leixargarateko aterpea, Alabita inguruan. Bertan, pagadi ikusgarriaz gozatu genezake, baita mendi ibilaldi paregabeez ere: bertan aurkitu ditzakegu Degurixa, Kurtzebarri, Aitzorrotz eta Elgea bezalako leku miresgarriak. Halaber, inguruak ere bide ematen digu Urbia eta Aizkorri bezalako mendi inguruak ezagutzeko. 12 pertsonentzako literak daude bertan, eta sukaldeaz, su bajuza eta komunez hornitutako aterpetxea da Leixargarate. Erreserba Besaideko bulegoan egin behar da astearte edo asteazkenetan 19:30-20.30 bitartean

Baldintzak

  • Adinez nagusia izatea
  • Idatzi honetan aterpea erabiltzeko ematen den barne araudia ezagutu, ulertu eta onartzea.
  • 50€tako fidantza jartzea.
  • Behin egonaldia pasata, Besaide mendizale elkarteko bulegoan, aterpeko giltza eta balorazio inprimakia beteta ekarri beharko dira.

Prezioak

Gastu minimoa
eguna 25€ / asteburua 50 €
Gutxieneko gastua asteburu eta jai egunetan soilik aplikatuko da
Bazkideak
8 €
Ez bazkideak
11 €
Haurrak
4 €
5-12 urte, biak barne

Berrikuntzak

Besaide Mendizale Elkarteak Leixargarateko aterpetxean hobekuntza lan batzuk burutu ditu: sarrerako sapaia konpondu du, teilatuan zenbait teila ordezkatu ditu, bi ate berri jarri ditu eta abar. Barrutik, berriz, sapaia jetsi zein aislamendua jarri zaio. Halaber, zorua berritu da. Gauzak horrela, gonbidatzen zaitugu aterpea bera erabiltzera, erabilpenak ematen baitio bizia eta zentzua Leixargarateko aterpeari.

Ibilbideak

Kokapena

© OpenStreetMap contributors

Leixargarate aterpetxea

N42º 58.365′ W2º 31.207′, 978m